500 lasterkari erakarriko ditu igandean Urduñako Mendi Lasterketak

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 11a, 13:00

2018ko edizioko irudia. / Aiaraldea.eus

Euskadiko Kopa egongo da jokoan Urduñan, finala izango baita igandeko lasterketa. 

Urduñako Mendi Lasterketaren aurtengo edizioak arrakasta handia izan du eta dortsal guztiak agortu ditu iganderako. Talde antolatzaileak uste du Euskadiko Kopako finala Aiaraldeko hirian lehiatzeak zerikusia duela. 09:30ean abiatuko dute proba hori.

Hain zuzen, antolakuntzak Kopako txapela eskuratzeko egongo den lehia azpimarratu du: "Kirolari esanguratsuen artean Oihana Kortazar, Asier Larruzea, Lorena Campomar, Imanol Goñi, Ainara Urrutia, Lorena Guinaldo eta Jon Durana egongo dira. Aipatutakoak dira Koparen sailkapen nagusian lehen postuak okupatzen dituztenak 33 kilometroko lasterketan. Gizonezkoen artean, gainera, iazko podiuma lortu zuten 3 korrikalarik ere parte hartuko dute: Javi Goitia, Julio Salazar eta Kepa Vallejo".

Dena den, ibilbide anitzak betetzeko aukera emango dute. Alde batetik, 33 kilometroak bikoteka egiteko parada egongo da. 40 bikotek eman dute izena. Lasterkari batek 17 kilometroko ibilbidea bete beharko du eta besteak 16 kilometrokoa.

Gainera, proba herrikoia 14 kilometrokoa da. 550 metroko desnibela dauka eta 10:00etan hasiko da.

Ikusleak ere mendira

Urduñako Mendi Lasterketako antolatzaileek giroa sortu nahi dute herrigunean, baina baita mendietan ere. Esaterako, La Txozan horniketa puntua eta errelebo aldaketa egongo da eta autoz igotzeko aukera ere eskainiko dute.

Horrez gain, oinez igo nahi duenak animatzeko, hurrengo ordutegiak eta kokapenak aintzat hartu ditzake:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide