Musikaz beteko dira Urduñako tabernak XI. Musika Poteoan

Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 21:28

Hainbat tabernek parte hartuko dute ekimenean.

Urduñako Musika Poteoaren XI. edizioa antolatu du Liborio Kolektiboak. Azaroaren 18tik 20ra eta 25etik 26ra, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da udalerriko hamaika tabernatan. 

Azaroaren 18tik 20ra eta 25etik 26ra bitartean izango da Urduñako XI. Musika Poteoa, beste behin ere, Liborio Kolektiboak antolatuta. Musika eskaintza zabala eskainiko dute hiriko hainbat tabernek. Izan ere, guztira, 19 kontzertu hartuko ditu Urduñak programazio horren barruan.

Aurten, gainera, hiritarren parte-hartzea eta tokiko talentua ere sustatuko dituzte antolatzaileek, hilaren 26an, larunbata, prestatuko duten ekintza baten bitartez, hain zuzen. Bertan, etxeko musika tresnak kalera atera eta jo ahalko dituzte urduñarrek. 

Azaroak 18, ostirala

19:00 // Melis - Burbuilak

20:00 // Hiria - Eriz & Totum Revolutum

23:00 // Romulo - Cuchillo Manteca

Azaroak 19, larunbata

13:00 // Bar X - Julen Burgos

13:30 // Sortetxe - Cigarette Break

13:30 // Batzoki - Tutuká

14:00 // Sutegi - Kinki Boys

18:00 // Frontoi - Rusted Dúo

20:00 // Foru Plaza - La Gripe

23:00 // Llarena - Resaka Jackson

Azaroak 20, igandea

13:00 // Sukalki - Lupita y El Tierno

13:30 // Balneario - Guillermo Trujillano

13:30 // Gorobel - Piano on The Rocks

13:30 // Mugalde - Goiatz Dutto

14:00 // Belatz Gorri - Sobrino Sobrado

18:00 // Hikei - 4 Bancos + Malen Atxa

Azaroak 25, ostirala

22:00 // Lupardika - Ritman Fuck

00:00 // Amnesia - Placton (Ticki elkarrizketa)

Azaroak 26, larunbata

13:30 // Poteo Musikala (Atera zure musika tresna eta atera kalera)

18:00 // Rómulo - Jam Session

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide