Urduñako 1. Loteriako Administrazio establezimenduak Bonolotoko 83.264,27 euroko saria irabazi duen tiketa saldu du. Zehazki, atzoko zozketan bi txartel izan ziren saridunak, bata Urduñakoa eta bestea Asturiasen saldutakoa.
Urduñako establezimenduak banatu duen 5. saririk nagusiena izan da atzokoa, jabeek eurek azaldu dutenaren arabera.
Halaber, Foru plazan kokatutako negozioaren arduradunek adierazi dute pozik daudela bizilagunen artean dirua banatu dutelako. Hain zuzen, Bonoloto sariari dagokionez, erantsi dute kanpaina polita izan dela eta hiriko zein kanpoko jendeak erosi dituela txartelak euren saltokian.