Mari Domingiren etxea eta bere bizimodua ezagutzeko aukera izango dute Urduñako gazteenek berriz ere, Eskola Publikoko guraso elkarteak abenduaren 11rako antolatutako goizeko txangoaren bidez.
Familiei bideratutako irteera 10:00etan abiatuko da Foru Plazatik, trikitilari eta panderojoleen musikaz lagunduta, eta Tio Liborioren meategietan dagoen etxola izango da helmuga. Euria egingo balu, Foru plazan egingo lukete ekintza.
Behin Mari Domingiren etxolara iritsita, hamaiketakoa eskainiko du gurasoen elkarteak. Salda beroa egongo da besteak beste. Hondakinak murrizteko, norberak edalontzia eraman beharko du etxetik.
