Atzo Arabako Foru Suhiltzaileek eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuten Belandiako errotaren aurrean dagoen putzuan. Izan ere, eguerdian auto bat bertan urperatu zen.
Gidariaren arabera, ibilgailua hango aldapan aparkatuta zegoen, baina eskuko galgak kale egin zuen. Handik ateratzeko bi garabi baliatu behar izan zituzten; uretatik kanpo uzteko bata eta aldapa gora igotzeko bestea.
Ez zen egon inolako zauriturik eta 17:00ak aldera lortu zuten larrialdia konpontzea.