Urduñako Loraldi Elkarteko sorkuntza artistikoko lantegian aritutako 15 emakumeren lanak bildu eta erakusketa berria antolatu dute Orduña Hiria Museoan. Atzo egin zuten Gure Artean bildumaren aurkezpena bertako areto nagusian.
Ikusmira handia sortu zuen inaugurazio ekitaldiak. Koldo Badillo Orduña Hiria Museoko zuzendariak egin zituen bildumaren aurkezpen lanak eta elkarteko emakumeek hartu zuten hitza jarraian, artelanen zein elkartearen gaineko hainbat azalpen emateko. Dantzariek eta Sobrino Sobradoren emanaldiak girotu zuten arratsaldea.
Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai, museoko ohiko ordutegian.
Argazkiak: Orduña Hiria Museoa