Euskal txakur bat dago galduta Urduñan atzotik. Mireia Hernandezek Facebook sare sozialetan adierazi duenez, euskal artzain txakur arrazakoa da galdu den animalia, eta hiru hilabete ditu. "Urduñako sarrerako lehenbiziko biribilgunerantza joan da korrika, norbaitek ikusiko balu, abisatu gaitzala", azpimarratu du.
Bestalde, Ainhoa Barrenengoak aipatu duenez, duela 3 egunetik dabiltza euren etxeko katuaren bila Urduñan: "Pantxito izenari erantzuten dio eta oso siames polita da". Ibazurra eta tren geltokiko auzuneetatik ibili dira bila, besteak beste.
