Hilero azken asteartean elkartuko dira 0-3 bitarteko haurrak 'jolas librean' aritzeko Urduñan. Aiaraldeko Berbalagunak taldeak sustatu du egitasmoa.
Otsailetik aurrera garatuko dute tailerra, hilabeteko azken astearteetan. Azpimarratu dutenez, "ipuinak, material sinbolikoa, margoketa..." landuko dituzte, "musutruk eta euskaraz".
Izena emateko 607 673 744 telefono zenbakira idatzi edo deitu behar da. Ekimena doakoa da, eskualdeko udalek zein AEKk emandako babesari esker.