Matxura izan du gaur goizean Urduñatik Bilbora zihoan trenetako batek. Hala zabaldu dute hedabideek, bagoi batek su hartu baitu. Edozelan ere, txikia izan da kaltea, makinistak berak itzali baitu sua; eta ez da ezer larririk gertatu. Aiaraldea Komunikabideak jakin duenez, normaltasunez ari dira trenak bidaiatzen uneotan.