ARGAZKIAK

Martin Fabo Colera gudariaren gorpuzkiak Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan hobiratu dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko ots. 13a, 10:05

Bilboko Begoñako hilerrian berreskuratu zituzten 1937an Urduñako frontean larri zauritutako miliziano abertzalearen gorpuzkiak. DNA frogari esker identifikatu ostean, Fabo familiak Urduñako kolunbarioan hobiratu nahi izan ditu hezur-hondarrak.

Gogora institutuak 1937ko udaberrian hildako sei gudarien gorpuzkiak entregatu zizkien euren senideei iragan otsailaren 11an egindako ekitaldian. Aranzadi Zientzia Elkarteak Bilboko Begoñako hilerrian eta Gamiz-Fikan berreskuratutako gorpuzkiak dira, DNA bankuaren bidez identifikatuak.

Urduñan hildako miliziano abertzalea

Berreskuratutako gudari horietako bat da Martin Fabo Colera, Nafarroako Martzilla herrian jaioa, eta EAJko militantea. Gerra Zibila piztu zenean Otxandio batailoiarekin bat egin zuen 23 urteko gudari gazteak. Urduñako frontean larriki zauritu zuten 1937ko maiatzaren 27an, eta bere gorpua Bilboko Begoñako hilerrian lurperatu zuten.

Gudariaren gorpuzkiak 2022an atera zituzten Bgoñako hilerritik, bertan egindako indusketetan. Gogora Institutuaren 'Gerra Zibilean hildakoen datu-basean' agertzen zen haien ehorzketa lekua, baina haren familiak ez zuen horren berri jakinarazi zitzaion arte. Bere ilobaren DNAri esker identifikatu ahal izan zituzten hezur-hondarrak.

Duintasunaren Kolunbarioan hilobiratua

Senideek, Urduñako hilerrian iaz eraikitako Duintasunaren Kolunbarioan hobiratu nahi izan dituzte Martin Faboren gorpuzkiak. "Urduña defendatzen hil zen, eta bertan hartu behar du atseden" adierazi du Marivi Fabok, osabaren bila urteak eman dituen Martin Faboren ilobak. 

Larunbatean hobiratu zituzten Faboren hezur-hondarrak kolunbarioan. Bertan izan ziren ere Urduñako Udal Gobernuko ordezkariak eta Gogora Institutuko kideak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide