Mauletik Getxora egingo dute ibilaldia aurtengo EuskarAbentura egitasmoko parte hartzaileek, uztailaren 1ean hasita, hilaren 31 bitarte. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutilek hartuko dute parte 2023ko edizioan; "euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioan".
2006 eta 2007 urteetan jaiotako gazteek izango dute ekimenera batzeko aukera. Martxoaren 3ra arte izango duteaurkezpen bideoa eta banakako proiektua bidaltzeko aukera
Iragan abenduaren 1ean zabaldu zuten 2023ko espedizioan parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea. 2006 eta 2007 urteetan jaiotako gazteek izango dute ekimenera batzeko aukera, eta martxoaren 3ra arte izango dute aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidaltzeko aukera. Proiektua sortzeko hiru gai proposatu dituzte: "Turistak vs bidaiariak", "Natura gizartean, gizartea naturan" eta "Happykraziak". Era berean, gai hauek garatzeko gazteek sei lan formatu dituzte aukeran:literarioa, musikala, historikoa, ikus-entzunezkoa, plastikoa eta sormen digitalekoa. Apirilaren 14an iragarriko dituzte 120 parte hartzaileen izenak,
Aurkezpena Urduñan
Egitasmoa aurkezteko EuskarAbenturako kideak Urduñara bertaratuko dira datorren otsailaren 17an (ostirala), 18:30ean Alondegira. "Gure ustez, horrelako ekimenak euskararen normalizazioarekin bat egiteaz gain, gazte urduñarrentzako oso aberasgarriak izan daitezke. Horregatik, Udalak gonbidatuta, EuskarAbentura elkarteko kideak etorriko dira ekimena aurkeztera, eta izan litezkeen zalantza guztiak argitzera", adierazi dute Udaleko euskara sailetik.