Rosendo Mercado musikari madrildarra Urduñako Hikei jatetxean agertu zen ostegunean, 15:30ak aldera. Ostalaritza lokalaren arduradunak berehala ezagutu zuen eta berarekin hitz egin zuen. Antza, handik igarotzen ari zen eta sare sozialetan kritika onak ikusita, bazkaltzeko asmoarekin jo zuen hara.
Tamalez, establezimenduak sukaldea itxita dauka eguerdian. Dena den, Rosendok eta Jose Iglesias urduñarrak hizketaldia izan zuten, Iglesias sortzailearen jarraitzailea baita. Besteak beste, biek ezagutzen duten Burning taldeko jendeari buruz aritu ziren.
Iglesiasek azaldu du oso pertsona hurbila izan zela Rosendo Mercado eta argazkia egin zutela bisitaren lekukotza izateko. "Terrazan zegoen jende asko geratu zen argazkia eskatzeko gogoz, bereziki, ikusita hurbila dela", adierazi du.
Rosendo Mercado Espainiako Estatuko rock musika aitzindaria izan zen Ñu, Leño edota Rosendo proiektuekin. Urrezko diskoa irabazi du, besteak beste, eta 2018an utzi zion jotzeari.