Urduñako Udalak galdetegi bat zabaldu du bere webgunearen bidez 2023ko Otxomaio jaietarako proposamenak jasotzeko. Zehazki, pregoilaria eta txupineroa eta jaien hasiera eta amaiera ekitaldiak proposatu ahalko dira inprimaki honen bidez.
Pregoilariaren ardura da jaiei hasiera ematen dien pregoia irakurtzea eta txupineroa txupinazoa botatzen duen pertsona da. “Kontuan izan behar da bi izendapen horien bidez pertsona horiek Urduñan edo Urduñarentzat egindako lana aitortu eta eskertu nahi dela”, zehaztu du Udalak. Hori horrela, figura bakoitzeko hiru proposamen egitea eskatu dute (pertsona, elkartea, erakundea…).
Horrez gain, jaien hasiera eta amaiera ekitaldiak dinamizatzeko proposamenak ere jaso nahi ditu Kultura Sailak. Martxoaren 23a bitarte -osteguna- egongo da galdetegia betetzeko aukera.