Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du Belandia eta Urduña lotzen dituen errepidean trafikoa etengo duela asteazkenetik ostiralera bitartean.
Ez da 24 orduz izango, baina bai eguneko ordu nagusietan, autoen mugimenduari dagokionez. Izan ere, obrak 09:00etan hasi eta 13:00etan amaituko dituzte goizean eta arratsaldean, ordea, 14:30ean ekingo diete lanei, 18:00etan bukatzeko.
Herritarrek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari bidea asfaltatuko dutela eta errepide ertzak ere atonduko dituztela.