Urduñako mendateko luiziak 2025etik aurrera konponduko dituztela adierazi du Arabako Foru Aldundiak

Jone Gartzia Gerra 2023ko mar. 23a, 12:00

Urduñako mendateko errepidearen erabiltzaileak luizien beldur dira. / Ruben Diaz Ladron de Guevara

Azkenaldian areagotzen ari dira Urduñako portuan gertatzen diren lur- eta elur-jausien inguruko kexak eta kezkak. Arabako Batzar Nagusietan Carlos Ibarlucea Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren sailburuak hizpide izan zuen gaia. Bertan azaldu zuen Foru Aldundiak 2025 eta 2027 bitartean errepidea egokituko duela eta “lasaitasuna” eskatu zuen, udaberrian ezpondak saneatuko dituztelako.

Carlos Ibarlucea sailburuak Arabako Foru Aldundiak Urduñako portuan egingo dituen konponketak azaldu zituen martxoaren 20ko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren batzordean, Elkarrekin Arabaren galderei erantzuna emanez.

Azkenaldian gero eta ugariagoak dira desnibel zorrotza duen mendatean gertatzen diren lur- eta elur-jausien inguruko kezkak, eta erabiltzaileak kexu dira, istripuen beldur direlako. Jausiak neguan gertatzen dira batez ere, ura harrietan sartzen delako eta izoztean apurtu egiten dituelako.

2025ean lanak hasi bitartean ezpondak auskultatuko dituztela azaldu zuen sailburuak, arroken egoera ezagutu eta arazoari zein aterabide emango zaion erabakitzeko.

Asteleheneko Batzar Nagusietan, Ibarluceak azaldu zuen 2025 eta 2027 urteen artean egingo dituela Foru Aldundiak errepidea egokitzeko lanak. Nolanahi ere, “lasaitasuna” eskatu zuen, udaberrian ezpondak saneatzeko lanak egingo dituztelako.

Gainera, Arabari dagokion errepide zatia egunero zaintzen dutela azaldu zuen, 14 kontrolatzailek egunero egiten baitituzte “ikuskapen eta zaintza lanak errepidean anomaliak detektatzeko”.

2025ean lanak hasi bitartean, ezpondak auskultatuko dituztela azaldu zuen sailburuak, arroken egoera ezagutu eta arazoari zein aterabide emango zaion erabakitzeko. Horren arabera, metodo bat edo bestea baliatuko dute eta lanek izango duten kostua kalkulatu ahalko dute.

Arazoa ez omen da "horren larria"

Era berean, eta errepide zati horren erabiltzaileek salatzen dutenaren kontrara, diputatuak adierazi zuen lur-jausiak “isolatuak” direla. Azken 29 istripuetatik soilik lau izan omen dira luiziek eragindakoak eta 2021eko neguko kanpainan % 0,01 eta % 0,04 artean baino ez zuten itxi portua, diputatuaren esanetan.

Elkarrekin Arabako, EH Bilduko eta PPko batzarkideek erabiltzaileen segurtasuna arriskuan dagoela adierazi zuten eta 2025a baino lehen arazoari irtenbidea emateko neurriak hartzea eskatu zioten Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide