Ospe handia dute Urduñako prozesioek, bere horretan. Izan ere, urteak daramatza Urduñako Kristo Eskolak ekimena antolatzen. Atzo arratsaldeko prozesioan ere jendetza elkartu zen Foru plazan zein hiriko Alde Zaharrean barrena figura erlijiosoak erakutsi eta Aste Santua ospatzeko.
Urduñako Andra Mari elizatik ateratzen dira beti, eta danbor hots artean erlijio kristauaren istorioak erakusten dituzte pieza erraldoien bidez
Urduñako Andra Mari elizatik ateratzen dira beti, eta danbor hots artean erlijio kristauaren istorioak erakusten dituzte pieza erraldoiak kaleratuz.
Urduña Hiria Museoak ere, erakusketa berezia antolatu du prozesioak medio. Hala, 1950. urteko prozesioen argazki bilduma prestatu dute.
Gaur, bost kalejira
Bariku Santua izango da, zernahi gisaz, egunik garrantzitsuena edo potenteena Urduñan. Izan ere, bost pase egingo dituzte goizaldetik iluntzera:
- 5:00 // Gurutzearen Prozesioa.
- 8:45 // Elkar Topaketaren Elizbira.
- 11:00 // Kalbarioko Elizbira eta Gurutz-bidea Andra Mari Parrokian.
- 16:30 // Pregoien Elizbira.
- 17:30 // Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna Andra Mari Parrokian.
- 19:00 // Hilobiratze Santuaren eta Lignum Crucis-en prozesioa.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya