Aski ezagunak dira Urduñako prozesioak. Izan ere, Aste Santua biziki ospatzen du kristau komunitateak bertan. Horren adierazle dira antolatzen dituzten prozesio andana. Hala, danbor hotsek, kristoren figurek zein erlijioko zenbait pasarteren eszenek hartzen dute hiria, oraindik ere. Aurtengoa ere ez da salbuespena izan, eta jendetza atera zen atzo ostiral santuko prozesioak ikustera.
Argazkiak: Antonio Muñoz Merino