Urduñako Turismo bulegoak ekintza berezia antolatu du Pazko Astelehenerako. Hain zuzen, mendirako ibilaldi gidatua eskainiko dute, Julen Reketa mendi gidariaren eskutik.
Urduñako turismo bulegotik abiatuko da txangoa, 9:30ean, eta hiru ordu eta erdiko iraupena izango du. Mendiak eta Herriak entitateko gidariek dinamizatuko dute ibilbidea, eta 10 euro balioko ditu txangoak. Zehaztu dutenez, 10 kilometroko zeharkaldia izango da, 672 metroko desnibel positiboarekin. "Ibilbide zirkularra da", erantsi dute.
Erreserbak egiteko ordainketa egin behar da, izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazita (Kutxabank 2095 5081 90 913769958).
Interesdunek eraman beharreko materialaren artean mendirako arropa (prakak, kamiseta termikoa, anoraka, txanoa, ur botila... ) edota janaria nabarmendu dituzte antolatzaileek. Argibide gehiagorako 945384384 telefonora dei liteke.