Urduñako EAJk udal hauteskundeei begirako zerrenda aurkeztu du. Sare sozialetan jakinarazi dituzte zeintzuk izango diren euren hautagaiak.
Iker Santolcides izango da alkategaia. "Urduñarako proiekturik onena dugu, hurrengo legegintzaldian hiriaren aldaketa gidatzeko talderik onenarekin", zehaztu dute, "hautagaitza independentea dugu, gaitasun handikoa, aktiboa eta arduratsua, herritarren hainbat sektore ordezkatzen dituena, eta, garrantzitsuena, Urduñaren alde eta Urduñarako lan egiteko gogoz gainezka dagoena".
Hain zuzen, ondorengoak izango dira EAJko zerrenda osatuko dutenak:
- Iker Santocildes
- Xabier Sobron
- Uxue Mendibil
- Irati Ortiz de Pinedo
- Jon Mirena Ramírez
- Esti Zulueta
- Jugaitz Yarritu
- Juan Ramón Estevez
- Lola Eguia
- Iñigo Santocildes
- Lidia Duro