Partida erabakigarria izango du CD Orduñak larunbatean Balmasedaren kontra. Izan ere, 17:30ean hasiko den norgehiagokan Bizkaiko lehen mailako igoera automatikoa izango dute jokoan gorritxoek. Irabaziz gero, urteko helburua beteko dute.
Bigarrena da sailkapenean CD Orduña, denboraldi bikaina egiten ari baita, eta igoera automatikoa bere esku dago.
Horretarako, denboraldi aparta ari dira egiten klubeko emakumezkoak eta 22 partida jokatu ostean, 51 puntu lortu dituzte. Hau da, 16 partida irabazi dituzte, 3 berdindu eta 3 galdu. Azken atal horretan, aipatzekoa da urduñarrek azaroaren 13tik asteburu honetara arte egon direla partida bat bera galdu gabe, eta azken jardunaldian apurtu da bolada positiboa Erandioren aurka.
Gauzak horrela, gorritxoak bigarrenak dira sailkapenean bi jardunaldi geratzen direnean liga amaitzeko. Azken norgehiagoka Pauldarren C taldearen kontra izango da euren zelaian.
Edonola ere, larunbateko hitzorduari begira, sentsazioak ez dira txarrak taldearen barruan, denboraldi osoan ez baitute porrota ezagutu etxean.