2023/05/11 19:30

Irteera

Herri Urratsera joateko autobusean izena emateko azken eguna

Herri Urratsera joateko autobusean izena emateko azken eguna
Alondegia, Urduña

Urduñako Udalak aurtengo Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Senperera. Irteera maiatzaren 14an izango da baina aurretiaz izena emateko epea apirilaren 24an zabaldu da. Maiatzaren 11ra arte eman ahalko da izena Alondegian, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean, 17:00etatik 19:30era.

​​Maiatzaren 14an goizeko 7:45ean irtengo da autobusa Urduñatik, suhiltzaileetatik eta Senperetik buelta 18:00etan izango da.15 euro balio ditu.​

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide