URE-EBB eta Elkarrekin Podemosen zerrenda bateratua aurkeztu dute Urduñan

Erredakzioa 2023ko api. 27a, 18:43

Mikel Aguirrek eta Eneritz de Madariagak udal hauteskundeetara eramango duten Euskadiko Errepublikarren Batasunaren eta Elkarrekin Podemosen arteko zerrenda bateratua aurkeztu dute gaur arratsaldean.

Urduñako Zageras kalean elkartu dira Euskadiko Errepublikaren Batasuneko eta Elkarrekin Podemoseko kideak hiriko udal hauteskundeetan aurkeztuko duten zerrendaren berri emateko. Mikel Aguirre Rodrigo izango da alkategaia, 2015ean bezala, eta Bizkaiko Foru Aldundian Elkarrekin Podemosen zerrendaburua den Eneritz de Madariagarekin batera aurkeztu du hautagaitza.

Izan ere, zerrenda bateratua aurkeztuko dute URE-EBB Euskadiko Errepublikarren Batasunak eta Elkarrekin Podemosek Urduñan maiatzaren 28an. Horrek elkarlanerako bidea irekiko duela azaldu du Aguirrek, eta De Madariagak azpimarratu du bere taldearen bitartez urduñarrak eta beren beharrak ordezkatuta egongo direla Bizkaian.

“Zenbait arrazoi medio” 2019ko hauteskundeetan URE-EBBk ez zuen zerrendarik aurkeztu Urduñan, baina ibilbide luzea dute errepublikazaleek udalerrian. Geldialdi horren ostean, “indarberrituta” itzuli direla azaldu du gaurko ekitaldian Mikel Aguirrek. Jende eta indar berriekin, Urduñan beste alternatiba bat izateko asmoa dute.

Asteartean eman zuten zerrenda osoaren berri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide