Aurreko urteetan baino nabarmen jendetsuagoa izan da Laudioko Rakataplaren erretreta

Txabi Alvarado Bañares 2023ko api. 28a, 21:30

Oso pozik daude Laudioko Rakatapla elkarteko kideak atzo gauean eginiko danborradarekin. Eguraldi ona izan zuten lagun eta, horregatik, ibilbidea egin zuten herrian barrena, iaz ez bezala. Baina, horrez gain, nabarmendu dute aurten berebizi jendetsua izan dela erretreta.

"Aurreko urteetan baino nabarmen jende gehiago egon da, ez dakigu zehazki zergatik", azaldu du Jagoba de la Torre Bengoak. Rakataplako kideak gaineratu du aurten ahalegin berezia egin dutela "danborrada inklusiboa" egiteko. Hain zuzen, aniztasun funtzionala duten hainbat pertsonek parte hartu dute ekimenean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide