Asteburuan izandako sexu-erasoak salatuko dituzte gaur arratsaldean Urduñan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mai. 8a, 09:41

Eraso bat salatzeko urduñan egindako mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldean Urduñako Foru Plazan, Otxomaio jaietan egondako azken bi sexu-erasoak salatzeko. Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen larunbat gauean.

Bi sexu-eraso salatu zituzten larunbat gauean -maiatzak 6- Urduñako Otxomaio jaietan. Ertzaintzak zabaldutakoaren arabera, gazte talde batek gizonezko batek ukituak egin zizkiela salatu zuen. Poliziak gauerdia baino lehenago atxilotu zituen erasoaren ustezko bi egileak, eta Laudioko polizia-etxera eraman zituen.

Elkarretaratzea gaur arratsaldean

Aiaraldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du gaur 18:45ean Urduñako Foru Plazan, larunbat gauean Otxomaio jaietan jazotako bi sexu-erasoak deitoratzeko. Mugimendu Feministak erasoen aurrean "autodefentsa feministaz" erantzuteko beharra aldarrikatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide