EH Bilduk gehiengo absolutuarekin gobernatu du Urduñan azken 12 urteetan. 2011n sei ordezkari lortu zituen koalizio abertzaleak, EAJk lau eta bakarra PPk. 2015ean Alderdi Popularrak ez zuen ordezkaritzak lortu, eta jeltzaleek zinegotzi bat gehiago lortu zuten.
Lehia nagusia EH Bildu eta EAJren artean egongo da, baina URE-Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk ere izan dezakete zeresana, udalean sartzea lortzen badute
2019an antzeko egoera errepikatu zen, baina bi alderdi nagusien arteko tartea murriztuta: EH Bilduk 1.112 boto lortu zituen (%46,31), EAJk 1.033 (%43,02).
Gauzak hala, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan lehia bizia egongo da bi taldeen artean; baina, beste eragile politiko batzuk ere sartuko dira jokoan. Euskadiko Errepublikaren Batasuna (URE) Elkarrekin Podemosekin aurkeztuko hauteskundeetara da berriz. 2015an 145 boto lortu zituen koalizioak (%6,17). Emaitza hori ez zen nahikoa izan udalean sartzeko; baina, hauteskunde hauetan EH Bilduri bozkatzaileak kentzen badizkio eta emaitzak oso estuak badira, EAJ izan daiteke irabazlea eta alkatetza eskuratu dezake. Era berean, kontuan hartu behar da PSE-EE eta PP ere aurkeztuko direla hauteskundeetara. Bi talde horiek udaletik kanpo geratu ziren 2019an. Sozialistek 160 boto lortu zituzten (%6,66) eta popularrek, aldiz, 62 (%2,58).