Gabon, Iker. Zelan zaude?
Gabon. Oso hunkituta. Oraindik ez dut sinesten.
Zelan jaso duzu emaitza?
Oso ondo. Azkenean, lan asko egin dugu kanpaina osoan eta azkenean emaitza heldu da.
Emaitzak ikusita, zein da zuen lehen balorazioa?
Oso balorazio ona egiten dugu. Uste dut boto bat galdu dugu, edo bi ez dakit, oraindik. Abstentzioa handia izan da eta espero dugu hurrengo hauteskundeetan parte-hartzea handitzea. Balorazioa oso ona da, irabazi dugu eta oso pozik gaude.
Hala ere, lehia oso estua izan da EH Bildurekin, 47 botoko aldea egon da bien artean. Zer aukera aurreikusten dituzue udal gobernuaren osaketari begira?
Lehenengo eta behin, gustatuko litzaidake denok egotea udalean eta elkarrekin lan egitea.
Bukatzeko, zer mezu helarazi nahiko zenieke herritarrei?
Eskerrik asko bozkatzeagatik, parte hartzeagatik eta espero dut egoeraren mailan egotea.