Lendoñogoitiko, Lendoñobeitiko, Mendeikako eta Belandiako alkateak hautatu dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko eka. 2a, 14:17

Larruazabalgo Batzarra osatzen duten herriek duela 500 urtetik dute izaera administratibo propioa. / Aiaraldea.eus

Larruazabalgo bizilagunek Lendoñogoitiko, Lendoñobeitiko, Mendeikako eta Belandiako alkateak ere hautatu zituzten maiatzaren 28ko hitzordu elektoralean. Aiaraldea Komunikabideak herriz herri jaso ditu emaitzak.

Larruazabalgo Batzarra osatzen duten herrietako bizilagunek datozen lau urteetarako ordezkariak aukeratu zituzten iragan maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak probestuz. Urduñako udalerriaren barruan kokatuta dauden arren, XV. mendetik izaera administratibo propioa daukate bertako herrixkek, baita alkatetza propioa ere.

Alkate izateko hautagaitzak, ordea, ez dira herri guztietan aurkeztu. Lendoñogoitin Josu Goitk aurkeztu zuen bere burua alkategai, eta lau boto eskuratu zituen. Mendeikan ere izan zuten hautagaitza; Eneko Zubiaga. Zubiagak hamar boto eskuratu zituen, eta Anchu Elejalderen lekukoa hartuko du.

Lendoñobeitin eta Belandian, alkate izateko bere burua aurkeztu zuen hautagaitza baten faltan, bizilagunek herrian erroldatutako edozein auzokideri eman ziezaioketen botoa. Gauzak horrela, hauek izan dira emaitzak Larruazabalgo herrietan:

  • BELANDIA
  1. Pedro Font - 4 boto
  2. Rakel Robina - 3 boto
  3. Gaizka Molinuevo - 3 boto
  4. Jose Ignacio Molinuevo - 2 boto
  • LENDOÑOBEITI
  1. Mercedes Elejalde - 8 boto
  2. Gloria Lopez - 7 boto
  3. Asier Tellaetxe - Boto 1
  • MENDEIKA
  1. Eneko Zubiaga - 10 boto
  • LENDOÑOGOITI
  1. Josu Goti - 4 boto

Emaitzak oraindik ez dira behin betikoak. Izan ere, hautagaitzak aurkeztu ez diren bi herrietan (Belandian eta Lendoñogoitin) pertsona bozkatuenek uko egin diezaiokete alkate izateko ardurari. Kasu horretan, boto gehien eskuratu duen hurrengo auzokideari luzatuko liezaiokete alkate izateko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide