Emakumezkoen futbol talde italiarra Urduña ari da bisitatzen eta larunbatean Arbieton jokatu zuen

Aitor Aspuru Saez 2023ko eka. 5a, 16:45

Bergamoko Polisportiva Monterroso Urduñan egongo da bihar arte, Antzinako Andra Mari Ikastetxearen eskutik bisitatzen ari baita hiria.

Bermagoko Polisportiva Monterroso futbol klubeko jokalari gazteenak Urduñan egongo dira bihar arte, Antzinako Andra Mari Ikastetxeak gonbidatuta. Izan ere, hezkuntza zentroak Lombardiako hiri horrekin harreman estua dauka aspaldi eta Lanbide Heziketako ikasleak edota beste kirolari batzuk ere aurretik egon dira hirian horri esker.

Monterrosoren bisitarekin, ordea, emakumezko kirolarien ordezkaritza lehenengo aldiz Urduñara bertaratzea lortu dute eta pozik daude mugarri horrekin. Guztira, 11 eta 14 urte bitarteko 39 neska daude Urduñan, eta zazpi heldu.

Harrera ofiziala

Larunbat eguerdian bertaratu ziren hirira futbolariak eta berehala harrera ofiziala egin zieten alkateak eta Antzinako Andra Mari Ikastetxeko zuzendariak. Bazkaldu ostean lagunarteko futbol partidak jokatu zituzten Arbietoko futbol zelaian CD Orduña eta Menesianos klub bilbotarraren kontra.

Atzo San Mames ezagutzera joan ziren Bizkaiko hiriburura eta, horrez gain, Athletic Clubeko lehen taldeko zenbait jokalarirekin izan zuten topaketa. Arratsaldean, aldiz, turismora bideratu zuten denbora librea.

Gaur Getxora jo dute eta bihar goizeko lehen orduetan utziko dute hiria, Italiara itzultzeko.

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide