2023/06/21 19:00

Ekitaldia

Caminus elkartearen ekitaldia

Caminus elkartearen ekitaldia
Foru plaza, Urduña

Caminus irabazi asmorik gabeko elkartea da, gaixotasun arraroak ere existitzen direla erakutsi nahi diote munduari. Elkartekide bik Gihar-distrofia daukate. 2019. urtean sortu zen elkartea eta egundik hainbat ibilbide egin dituzte gaixotasun arraroen egoera bistaratzeko eta funtsak biltzeko. Ibilbideez gain, kontzertuak eta hitzaldiak ere antolatu ditu elkarteak.

‘Caminus Euskal Herria’ elkartearen aurtengo urteroko proiektua ekainean gauzatuko dute. Hilaren 21ean Gasteiztik irten eta uztailaren 1ean bertara itzuliko dira. 11 egunetan zehar Euskal Herriari bira emango diote gurpildun aulkian eta ekainaren 21ean helduko dira Urduñara. Egunean bertan, arratsaldeko 19:00etan ekitaldia antolatuko dute Foru Plazan. Hurrengo egunean aldiz, 22an, Urduñatik Bilborako bideari ekingo diote goizean goizetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide