Bi egun jarraian bola-jokoan aritu ziren Lendoñobeitiko bolatokian, '13 orduen' edizio berri batean. Ekainaren 9ko arratsaldean hasi eta ekainaren 10era arte dozenaka lagun elkartu ziren herriko txokoaren inguruan kirol jardueraz gozatzeko. Tertangako Elexalde klubak eta Lendoñobeitiko Administrazio Batzarrak antolatu zuten ekimena.
Argazkiak: Jose Mari Gutierrez Angulo