Eguraldia lagun eta giro atseginean ospatu zituzten larunbatean -uztailak 29- Urduñako Terrero auzoko jaiak. 11:00etan ekin zioten egitarauari meza eta kanpai-iraulketarekin. Trikiti doinuek auzoko kaleak girotu zituzten jarraian. Dena dela, ekintzarik arrakastatsuenak patata-tortilla eta paella lehiaketak izan ziren.
Bazkalostean haurrentzako puzgarriekin eta kuadrillen arteko jolasekin eman zioten jarraipena egitarauari. Gauean, Five Directions taldeak kontzertua eskaini zuen, eta festa-giroa luzatu zuten DJ Varro urduñarrek.
Argazkiak: Terreroko Jai Batzordea