Abuztuaren 3an San Esteban jaia ospatuko dute Lendoñobeitiko bizilagunek. Txupinazoa aurreko egunean jaurtiko dute, abuztuaren 2an, 22:00etan, ospakizunei hasiera emateko.
Osteguna kanpai hotsekin abiatuko dute, eta 12:30ean San Estebanen ohorezko meza egingo dute. 13:00etan trikipoteoa egingo dute eliza inguruan. Bazkalostean kalejira batek herriko etxeak bisitatuko ditu, eta 19:00etan haurrentzako jolasak egingo dituzte.
21:00etan ohiko odoloste janari ekingo diote. Etxebarria Aita Seme Trikitilariek dantzaldia eta erromeria girotuko dute goizeko ordu-txikiak arte.
XI. Bola Txapelketa
Jaietako ekintza nagusietako bat XI. Lendoñobeitiko Bola Txapelketa izango da. Abuztuaren 2an hasiko da Tertangako Eleixalde Bola Elkarteak, Lendoñobeitiko Administrazio Batzarrak eta Urduñako Udalak antolatutako txapelketa, 18:00etatik 20:00etara. San Esteban egunean jarraituko dute norgehiagokarekin eta azken tiradek ebatziko dute txapelduna.