Bihartik azaroaren 30era arte -edo bonuak amaitu arte- iraungo du Urduñako 'Bono denda' kanpainaren VII. edizioak. Oraingoan 25 saltoki atxiki dira dinamikara. Erosleek 5 euroko deskontua izango dute gastatzen dituzten 25 euro bakoitzeko, bonuak agortu arte.
Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ditzake eta parte hartzen duen saltoki bakoitzak 50 bonu izango ditu eskuragarri.
Udalak azaldu duenez, kanpainak 31.500 euroko eragin zuzena izango du udalerrian atxiki diren 25 saltokietan. Hauek uztailaren 28ra bitarte izan zuten izena emateko tartea eta udaberriko kanpainan parte hartu zutenak automatikoki batu dira zerrendara, kontrakorik adierazi ez badute.