Larruazabal Batzan daude kokatuta Bizkaiko Administrazio Batzar bakarrak eta horietako erdiek jaiak ospatuko dituzte asteburuan.
Lehenengoa Mendeika izango da. Ostiralean abiatuko dute egitaraua txupinazoarekin 19:00etan eta 20:00etan elkarrekin afalduko dute herritarrek.
Hurrengo egunean, larunbatean, eguerdian hasi eta gauean bukatuko da jarduera:
12:00 // Meza
12:45 // Txistularien kalejira
13:15 // Bola jaurtiketa
17:00 // Umeentzako jolasak
18:30 // Trikitilarien kalejira
19:30 // Guztientzako parrillada
21:00 // Igel-toka
Belandiak hartuko du lekukoa
Mendeikan amaitu bezain pronto, Belandiak ekingo dio festak ospatzeari. Igande eguerdian hasiko dira ekintzak eta gogoratu beharra dago herri bazkarian parte hartzeko gaur eman behar dela izena, beranduenez. Horretarako, 676 095 779 telefono zenbakira deitu beharra dago.
Honako hau prestatu dute iganderako:
12:30 // Kalaka egurrezko jolasak eta meza
13:00 // Etxebarria aita-semea trikitilariak
15:00 // Bazkari herrikoia, 28an baino lehen eman behar da izena
16:30 // Herri jolasak eta musika
19:30 // Zozketa
Egitaraua astelehenean luzatuko dute. Hain zuzen, 12:30ean hildako herritarren omenezko meza egingo dute eta jarraian Eskolen inguruan egindako obren inaugurazioaren unea helduko da. Belandiarrek azken asteetan auzolanak egin dituzte herriko beste txoko batzuk ere atontzeko.