Arte-lan berriekin jantzi dituzte Orduña Hiria Museoko hormak; Encinar Martin tokiko artistak erakusketa berria inauguratu zuen ostiralean -irailak 29- museoko areto nagusian. Eriz Perezek girotu zuen aurkezpen ekitaldia, Martinek berak eskainitako azalpenekin batera.
Estilo ariketak da erakusketaren izena. Bertan, estilo anitzeko obrak bildu ditu Martinek. Izenburuak dioen bezala, hainbat estilo eta teknikako hurbilpen ariketa da erakusketa. Gauzak horrela, neurri eta formatu anitzeko lanak jaso ditu bertan sortzaile urduñarrak: akrilikoak, akuarelak, liburu tolesgarriak... Erakusketa abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Argazkiak: Orduña Hiria Museoa