SOS Deiak larrialdi zerbitzua deitzera behartuta ikusi du bere burua mendizale batek gaur, 15:00ak aldera. Zehazki, Txarlazon ibilbidea egiten ari zelarik blokeatuta geratu da eta laguntza eskatu behar izan du ateratzeko, bere kabuz ezin baitzuen jarraitu.
Gauzak horrela, Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari batek mobilizatu ditu Babes Zibileko, suhiltzaileetako eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak.
Esku hartu ondoren, tokitik atera dute mendizalea. Zorionez, egoera fisiko onean zegoen.