Alex Txikonekin eta ibilaldi batekin abiatuko dute gaur Mendi Fest Jaialdia

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 6a, 10:30
Alex Txikon. / A. T.

Urrian hartuko dute mendiari eta naturari lotutako ekintzek Alondegia. Lehen hitzorduak gaur izango dira; ibilaldi botanikoa eta Alex Txikonen hitzaldia.

Urriaren 6tik hasita azaroaren 12ra arte luzatuko da Urduñako Mendi Fest Jaialdia. Hasiera, edonola ere, indartsua izango da. Ibilbide botanikoa eskainiko dute Loraldi elkartearekin elkarlanean eta gero, 19:00etan, Alex Txikonek, alpinista bizkaitarrak, hitzaldia emango du Alondegian.

Gaur bertan ere inauguratuko dute Alondegiko Areto Nagusian egongo den argazki erakusketa, azaroaren 12ra arte egongo dena, hain zuzen.

Egitaraurekin jarraituz, irailaren 23an inauguratutako boulderraren aurkezpena egingo dute, nahiz eta dagoeneko zabalduta egon, azalpen formalak emateko momentua egongo da urriaren 20an.

Hilaren 27an, aldiz, zinema saioaren txanda etorriko da. 18:30ean hasiko da eta bi ikusentzunezkoz gozatzeko aukera egongo da. Monarca expedition: un vuelo vivac récord del mundo eta Kilimanjaro, una experiencia inclusiva filmak, hurrenez hurren.

Azaroaren 3an Urduñako emakume kirolariak batuko dira eta Alondegian bertan hitzaldi informala eskainiko dute bertaratu nahi duen edozeinentzat. Ekintza horrekin, hurbiltasuna ere helarazi nahi dute, kirolariak diren emakumeek egingo dute berba eta ez dute zertan profesionalak izan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide