Kultur sorkuntza Aiaraldean

Helena Taberna zinemagilea Urduñan grabatzen ari da gaur bere film berria

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 31a, 12:30

Helena Taberna Simone de Beauvoir saria jasotzen. / Helenataberna.com

Yoyes edota La buena nueva filmeen zuzendariak Nosotros pelikularen pasarte batzuk grabatu ditu gaur Urduñan.

Helena Taberna zinema zuzendari beteranoak Urduña hautatu du bere film berrian agertu dadin. Izan ere, gaur hirian grabatzen ari da Nosotros proiektu berria. A-2625 eta A-2521 errepideetan eten dute trafikoa zenbait unetan goizean eta hiriko jendea ere kontratatu dute estra lanak egiteko.

Bilbo, Bakio edota Barakaldo ere agertuko dira filman eta grabaketak azaroaren 10ean bukatuko dituzte.

Nosotros

Tabernaren pelikula berria Isaac Rosa kazetari eta idazlearen Feliz final eleberrian oinarrituta dago. Liburuak bikote baten banaketa deskribatzen du atzekoz aurrera. Hau da, jadanik harremana apurtu denean abiatzen da eta apurka-apurka euren amodio istoriaren hasierara jotzen du.

Antzezleak: Maria Vazquez eta Pablo Molinero

Pelikularen protagonistak Maria Vazquez eta Pablo Molinero dira. Biak aurpegi ezagunak dira zineman eta telebistan. Esaterako, Vazquezek Matria filma estreinatu du aurten eta Fariña telebista saioan agertu da, besteak beste.

Pablo Molineroren lan ezagunena La peste telasaioan eginikoa da, berak hezur-haragitzen baitzuen pertsonaia nagusia.

Helena Taberna

Helena Taberna altsasuarrak hainbat proiektu gauzatu ditu, interes politiko edo soziala tarteko beti. Horrela, Yoyes pelikula egin zuen, Nagore (Nagore Laffagen erailketa matxistari buruzkoa), Extranjeras edota La buena nueva.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide