50 urteko gizonezko bat zendu da gaur eguerdian Tologorri mendian. Mendizalea Iruñekoa zen.
Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da. Osakidetzako helikopteroa eta Gurutze Gorriko kideak bertaratu dira ingurura baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizia salbatzeko.