500 korrikalarik eman dute izena igandeko Urduñako Mendi Lasterketan

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 8a, 09:43

Jendetza batzea espero dute korrika egiteko zein animatzeko.

Bizkaiko Mendi Lasterketako ligarako puntuagarria den probako antolakuntza lanean ari da giroa ahalik eta beroena izan dadin.

Urduñako Mendi Lasterketaren VI. edizioa izango da igandean 09:30ean. Dagoeneko 500 kirolarik bete dute izen-ematea eta hiru diziplina eskainiko ditu antolakuntzak, hau da, Gualdetxu taldeak.

Hasteko, bi aukera egongo dira 33 kilometroko ibilbidea betetzeko; banaka edo erreleboka. 1.750 metroko desnibelari egin beharko diote aurre lasterkariek eta Gorobeleko toki enblematikoak igaroko dituzte, Fraileburu edota Ponata, esaterako.

Horrez gain, proba herrikoia ere egingo dute, 14 kilometrokoa. Honek desnibel askoz txikiagoa izango du, 550 metrokoa, eta azkar eta bidezidor eta basoen artean egiteko pentsatuta dago.

Helmuga

33 kilometroko ibilbidea betetzeko bost ordu eta erdi egonda ere, antolakuntzak espero du 14 kilometroko parte hartzaileak 11:00etan heltzen hastea eta aukera luzeagoan daudenek 12:00etatik aurrera egitea. 

Toki bereziak

Lasterkariei dagokienez, antolatzaileek uste dute Fraileburu eta Bedarbideko igoerak oso politak izango direla. Ibilbide herrikoian, aldiz, San Vitores aterpeko inguruak goraipatu dituzte.

Ikusleentzat, aldiz, La Txozako gaina oso egokitzat jo dute: "parte hartzaileak igaroko dira eta gainera erreleboetako aldaketa ere bertan egingo da, espero dugu giro polita sortzea".

Horrez gain, laguntzaile ugari egongo dira ibilbidean zehar korrikalariei animoak emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide