Eguraldia lagun izan zuten Urduñako Mendi Lasterketako ehunka korrikalariek

Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 13:00

Eguraldi paregabea izan zuten Urduñako Mendi Lasterketako VI. edizioko antolatzaileek zein kirolariek eta jendetzak ere parte hartu zuen ikusle gisa proban.

Larunbatean euria eta hotza egon ostean, igande goizean eguraldi atsegina izan zen nagusi eta horrek eragin positiboa izan zuen Urduñako Mendi Lasterketan.

Alde batetik, korrikalariek eta antolatzaileek (Gualdetxu taldeak eta boluntarioek) giro epela izan zuten goiz osoan zehar.

Horrez gain, jende ugari egon zen ibilbidean, argazkiak egiten, animatzen, horniketa puntuetan edota kirolariei harrera beroa eskaintzen Foru plazan.

Emaitzei dagokienez, podiumean ez zen aiaraldearrik falta izan. Hauek izan ziren sailkapenak kategoriaka:

14 kilometroko ibilbidea:

  • Unai Fernandez Maguregi
  • Jon Durana Basoa Urduña
  • Aitor Errarte Gamiz
  • Maialen Loyo Menoyo
  • Maite Urteaga Sorazu
  • Lola Oiarzabal

33 kilometroko ibilbidea erreleboka:

  • Eneko Corral-Borka Gomez Santurtun
  • Xabier Agirre Zubeldia-Julen Aranburu
  • Xabier Arostegi Olalde-Juan Basterra Etxeberria
  • Garazi Abasolo Mujika-Jokin Gijarro Iruretagoiena
  • Ion Intxaustu-Naroa Uria Olaizola
  • Peru Gorritxategi Basauri-Ainara Arkarazo Legarreta
  • Miren Bastida Zabala_Leire Orbegozo
  • Irati Gomez Ziordia-Miren Peña Saiz
  • Arrate Barros Lazaro-Naroa Martin Chapinal

33 kilometroko ibilbidea banaka:

  • Ander Amonarriz Zubiondo
  • Borja Fernandez fernandez
  • Martin Diez Virto
  • Ainara Urrtia Yurrebaso
  • Zutoia Odriozola Urkiza
  • Isel Ortega Martin Laudio

Argazkiak: Antonio Muñoz, Imanol Setien (kliklatu hemen irudi guztiak ikusteko), @aaritz (hemen ikusi daitezke bere argazki guztiak)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide