Musikaz beteko dira Urduñako kaleak Musika Poteoaren XII. edizioan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko aza. 15a, 11:23

Azaroaren 25ean musika tresnak kalera ateratzeko gonbitea luzatu die Liborio Kolektiboak herritarrei. / Aiaraldea.eus

Ostiralean abiatuko da Urduñako Musika Poteoaren XII. edizioa, eta azaroaren 26ra arte luzatuko da. Liborio Kolektiboak antolatuta, hogei musika talde baino gehiago elkartuko dira hiriko tabernetan.

Musikaz beteko dira beste behin Urduñako kaleak, Kolektibo Liboriok antolaturiko Musika Poteoaren edizio berriari esker. Azaroaren 17tik 26ra luzatuko da egitaraua. Musika eskaintza zabala izango da eta hogei musika talde baino gehiago arituko dira hiriko tabernetan kontzertuak eskaintzen.

Musika taldeak bakarrik ez, herritarrek ere izango dute talentua kalera ateratzeko aukera. Azaroaren 25ean, 13:00etatik aurrera, hiriko kaleak musikaz blaitzeko deialdia zabaldu dute antolatzaileek, urduñarrei etxeko musika tresnak ateratzeko gonbita luzatuz. Kaleak astindu ostean, musikari guztiak Romulo tabernan elkartuko dira 18:00etan hasiko duten jam sessionean.

Musika Poteoaren egitarauaren barruan Musika Astea ere ospatuko dute Urduñan, azaroaren 25 eta 26an, tabernetako programazioa are gehiago aberastuz. Azaroaren 25ean Josefinoen elizan talde koralen kontzertua eskainiko dute 19:00etan. Azaroaren 26an, aldiz, hitzordu bikoitza izango da. Santa Zezilia Musika Bandak kalejira egingo du 12:00etan eta 13:30etan kontzertua eskainiko dute Foru Plazan.

Honakoa da datozen egunetarako egitaraua:

Azaroak 17, ostirala

19:00 // Melis - Piano On The Rocks

20:30 // Gernika - Egoitz Uriarte

23:00 // Romulo - Botxo Boogies

Azaroak 18, larunbata

13:00 // Bar X - Periflay

13:30 // Sortetxe - Confluence

13:30 // Sutegi - The Smoke Dealers

14:00 // Urioste taberna - Kinki Boys

18:00 // Frontoi - Txalainak

20:00 // Lupardika - Icipop & Tatoman

23:00 // Llarena - The cherry Boppers

Azaroak 19, igandea

13:00 // Sukalki - Juanmi Atlantida

13:30 // Hotel Orduña Plaza - Mubajito

13:30 // Batzoki - Gorka Naste

14:00 // Belatz Gorri - Amaury Santacruz

18:00 // Hikei - bandidos

Azaroak 24, ostirala

22:00 // Gorobel - Kesonikate

00:00 // Amnesia - Eirband

Azaroak 26, larunbata

13:30 // Poteo Musikala (Atera zure musika tresna eta atera kalera)

18:00 // Rómulo - Jam Session

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide