Laudion eta Orozkon bezala, Urduñan ere San Silbestrearekin agurtu zuten urtea igande iluntzean. Dozenaka lagun batu ziren Foru plazatik abiatu ziren lasterketetan. Haurren txanda izan zen lehenbizi, eta helduena gero. Bi probetan umore ona izan zen nagusi, parte hartzaile gehienek mozorrotuta osatu baitzuten hiriko alde zaharra zeharkatu zuen ibilbidea.