Iazko azaroan ireki zuen Urduñako Udalak ikasgela 18 urtetik gorako ikasleentzat. Lehen azterketaldian erabiltzeko otsailaren 8ra arte egongo da irekirik 08:30etik 20:30ak bitartean. Bigarren azterketaldian ere baliatzeko aukera egongo da, printzipioz, apiriletik ekainera arte.
Espazioa nagusien egoitzan kokatuta dago, lehen Gaztegunea zegoen tokian, hain zuzen.
Dena den, Urduñako Udalak erabiltzaileen balorazioa eta ekarpenak jaso nahi ditu, zerbitzua nola hobetu daitekeen aztertzeko. Horretarako bost galderek osatzen duten esteka zabaldu du, hemen bete daitekeena.