Urduñako Alde Zaharreko ibilgailuen trafikoaren kontrolerako ordenantza bihar arte egon behar zen ikusgai Udalaren webgunean, baina orrialdean zenbait arazo agertu ondoren, beste hamar egunez luzatu dute epea, otsailaren 8ra arte.
Araudiaren menpe geratuko dira Foru Plaza, Kantarranas kalea, Burgos kalea, Kale Barria, Harategi kalea, Artekale kalea (museoraino), Burdin kalea, Zaharra kalea, Frankos kalea, Orruño kalea, Donibane kalea, Lukas Deuna kalea eta Mikel Deuna kalea.
14 orrialdeko agiriak ezartzen du zein herritarrek erabili ahalko dituzten ibilgailuak eremu horretan eta zenbat denboraz, baita zein kontrol tresna prestatuko dituzten eta zein zigor mota egongo diren arauak betetzen ez dituztenentzat. Izan ere, 60, 90 eta 200 euroko isunak aurreikusten ditu dokumentuak eta urtebete eta hiru urte bitarteko baimena kentzea espazio hori ibilgailuarekin baliatzeko.