Getxa Goi txistulari taldeak berriro ospatuko du Lapiko Domeka. Igande honetan izango da 13:15ean eta Foru Plazan kontzertua egingo dute.
Iaz bezala "taularatze bereza prestatu dute txistulariek: programa ahozko musikari eskaini diote, eta hauetako asko Orduñako abesti tradizionalak izango dira; beraz, entzuleak ere kontzertuaren parte hartzaile izan daitezela gura dute, txistulariekin batera kantuok abestuz", azaldu dute antolatzaileek.
Berez, Lapiko Domekan aratuste-martizenean lan egin behar zutenentzako ospakizuna zen eta Urduñan duela zenbait urte ekin zioten berreskuratzeari. Hori bai, eredu ezberdinak jarraitu behar izan dituzte pandemiaren ondorioz. Esaterako, 2020an edizioa arrunta izan zen, 2021ekoan bideoa sareratu zuten, 2022an kalejira izan zen eta aurten, iaz bezala, Foru Plazako oholtza hartuko dute.