Gaur Orduña Hiri Museoak eguneroko objektuen erakusketa berria inauguratuko du. Lisakin, irrati eta josteko makinen bildumen ondoren, txanda heldu zaie kafe-makinei. Kepa Aperribai basauriarrak hautatu ditu urte luzez eta hau ez da izango bere lehenengo erakusketa. Aurretik Altsasun, BECen edota Iruñean erakutsi ditu eta.
Aperribaik bere gurasoekin —eurak ere bildumazaleak ziren— abiatu zuen zaletasun hori eta Bilbon erosi zituen lehenengo piezak. Gero Bartzelonan, Madrilen, Alemanian eta Europako beste hainbat herrialdetan osatu du bilduma.
Horrela eskuratu ditu Frantziako, Ingalaterrako, Suitzako, Errusiako, Bielorrusiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Mexikoko, Venezuelako, Kubako, Txinako, Indiako, Tailandiako edota Marokoko piezak.
Bide luze horretan batu ditu funtzionamendu ezberdinetako makinak: Samovar, Percolator, Capuchino, Napolitana, Filtro, Vacumm, Italiarra...
Gaur 19:00etan egingo dute erakusketaren inaugurazio ekitaldia, museoko areto nagusian.