Hitzaldi guztiak Alondegiko eraikinean izango dira, 18:00etan eta lehenengo hitzordua gaur izango da. Jose Ignacio Salazarren "Orduña 1936-1945, los años oscuros" hitzaldiarekin.
Bihar, Juantxo Estebaranz historialariak "Exterminar la esperanza: conflictividad y represión, 1929-1947” hitzaldia eskainiko du. Estebaranzeko hainbat liburu idatzi ditu, eta bereziki euskal anarkismoan zentratu du bere lana. Horren adibide dira Breve historia del anarquismo vasco edota De la Primera Internacional a Askatasuna. Nueva historia del anarquismo vasco (1870-1980).
Hurrengo astean beste bi solasaldi egongo dira. Martxoaren 6an, asteazkena, Cecilio Gordillok En Andalucia Occidental no hubo guerra, solo represión hitzaldia eskainiko du.
Azkenik, ostegunean, martxoaren 7an, Javier Gomezek idatzitako Esclavos de Orduña (1937-1941) liburuaren aurkezpena izango da, non Urduñako kontzentrazio-esparruko presoek egindako esklabu-lana azalduko den.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide