Urduñako Erauntsi Dantza Taldeak egun osoko egitaraua zuen atzo. Dantza-poteoarekin abiatuko zuten goiza, eta herri bazkariarekin eman zioten segida. Dantza plazarekin eta batukadarekin girotu zuten arratsaldea, eta kontzertuak egon ziren iluntzean Foru Plazan. Belgorri eta Cuatro Bancos talde amurrioarrak igo ziren oholtzara. Jai-giroa luzatzearen ardura, aldiz, DJ Masa musika-jartzaile laudioarrak izan zuen.
ADELA elkartera bideratuko dute bildutako diru guztia, ELA gaixotasunak eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko irabazi-asmorik gabeko erakundera.
Argazkiak: Erauntsi Dantza Taldea