Trafikoa istripua gertatu da Urduñako sarreran 11:50ean, BI-625 errepidean. Zehazki, bi ibilgailuk talka egin dute eta bi herritar zauritu dira. Bata, emakumezkoa, Osakidetzako helikopteroak eraman du Gurutzetako ospitalera. Bestea, gizonezkoa, bide bera egin du, baina anbulantzian.
Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, hiriko sarreraren biribilguneen artean gertatu baita. 13:20ean errepidea erabilgarri zegoen eta bitartean Ertzaintzak Arbietotik desbideratu ditu ibilgailuak.